jueves, 30 de octubre de 2008

1. ariketaren hausnarketa



KLASE BATEN PLAGINTZA:

Ariketa honetan klase bat nola antolatu aztertu dugu. Honetarako teoria irakurri eta ariketa praktiko bat burutu dugu. Bertan klase bat emateko beharrezkoak diren oinarriak ikusi eta planteatu ditugu: jarduearen izenez hasita, helburu didaktikoak ikusiz, behar diren baliabideak,....

Gure taldean teoria banaka irakurri dugu, bakoitzak bere totxotik bere kabuz irakurriz bere erritmoan. 3ok bukatu dugunean taldean bildu eta ariketa praktikoa egiten hasi gara. Bertan bakoitzak bere ideiak azaldu ditu eta denon artean amankomunean eduki dezakegun estrategia bat bilatu dugu (nola egingo dugu ariketa?).
Konturatu gara irakurritako testu guztitik "Plangintzaren elementuak" atala erabilgarria zela guretzat, eta beraz, hau oinarritzat hartuta gure klaseak prestatu ditugu. Atal honetan klasea prestatzeko behar ditugun elementuen ezaugarriak adierazita daude.
Hiruon artean "Jarduera izena", "Helburu Didaktikoa" eta "edukiak" zehaztu ditugu, eta gainontzeko bakoitzak bere kabuz landu du (klasean edota etxean). Kasuan kasu 5 eguneko epean jarduera guztiak eginda zeuden eta ordenadorez pasatzea falta da soilik. Ondoren bakoitzaren lana aurkeztu die eta hiruon artean onartuko ditugu.
Oso ondo konpajinatu gara eta ez dugu inongo arazorik izan hau dena garatzeko garaian.
Bakoitzaren jarduera planifikatzeko garaian kontutan hartu beharreko faktore oso garrantzitsua gure perfil akademikoa zein den izan da. Hau da, gure taldean 2 enpresaritzako lizentziatu eta ingeniero tekniko bat gaude, eta zortea izan dugu ideia antzekoak eduki ditugulako (esan beharra dago egun horretan inspirazioa lagun eduki genuela).

Taldearen aurkezpena

Gure taldea 3 pertsonek osatzen dugu: Nerea Lizarralde, Koruko Eguren eta Ion Areso.


Blog honetan IGZren barruan dagoen Hezkuntza Antolakuntza eta Teknologia Berriak asignaturaren inguruko hausnarketak adieraziko ditugu.
Lehen sarrera honetan taldekideen aurkezpena egingo dugu;

NEREA LIZARRALDE
Enpresa zientzietan diplomatua.
24 urte
Herria: Igeldo
Bere plater gustokoena: pasta
Kirola: Futbola




KORUKO EGUREN
Enpresa zientzietan lizentziatua.
25 urte
Herria: Alde zaharra
Bere plater gustokoena: Patata tortila
Kirola: Saskibaloia




ION ARESO
Ingeneritza tekniko mekanikoa
26 urte
Herria: Ibaeta
Bere plater gustokoena: Salda beroa
Kirola:
Mendia




Gu hiruok urteak daramatzagu elkar ezagutzen, eta patuaren gauzak izango dira aurten klasean aurkitu garela.
Ilusio haundiarekin ekin diogu etapa berri honi, eta espero dugu hemen sortzen dena luzerako izatea!