Hasieran erantzun beharreko galderen kasuan ez dugu inolako zailtasun handirik izan. Erantzun zuzenak ez jakin arren, ez gara batere urrun egon, nabari dugu hilabete hauetan klasean gauza horietako batzuk landu ditugula.
Bestalde, orduen banaketaren praktikak nahiko gustora egin ditugu. Lehenengoa egiteko hasieran norberak bere 5 ordu horien banaketa egin du eta ondoren denon artean adostasun batetara iristen saiatu gara. Esan beharra dugu guztiok antzeko irakasgaiak jarrita genituela, argudiatzen ibili ondoren azkenean taldeko ordu banaketa definitiboa erabaki dugu.
Hurrengo bi praktikak ere nahiko azkar egin ditugu, guztion arteko iritzi berdintsuek lagundurik. Dena dela, beste jarduera batzuk baino arinagoa egin zaigu hau.
jueves, 18 de diciembre de 2008
lunes, 8 de diciembre de 2008
LEGEDIAREN JARDUERA
Ariketa hau burutzeko Espaniar estatuan azken 40 urtetan egon diren Hezkuntza Lege desberdinak aztertu ditugu: LGE, LOGSE, LOCE eta LOE legeak hain zuzen ere. Hauek 1970 urtetik gaur egun arte egon diren lege desberdinak dira:

LEGEAK:
4 legeak aztertu eta gero nahiko oinarrikoa den konparaketa bat burutu dugu beraien artean, oinarrizko kontzeptuak ikusi nahiean eta taula batetan adierazi ditugunak(argazki moduan ipinitako taulak).
Landutako informazioa ugaria izan da, arlo desberdinak landu dira, eta guk ikutu dugun informazioa azaleko informazioa izan da gehien bat: Loreak apunteetan emandako eskemak eta interneten aurkitutako informazioa erabili dugu. Informazioa nahiko azaleko izan da, ez gara legearen oinarrian sartu.
Hala ere lege hauek ulertzen saiatu gara, bakoitzaren momentu historikoa kontutan hartuta eta gizartearen egoera nolakoa zen kontutan hartuta.
Orokorrean, urteak pasa ahala, hezkuntza legeak hoberuntz doaz: derrigorrezko hezkuntza 16 urte arte ezarri da eta azken legeekin konstruktibismoa landu nahi da, guraso-irakasle-ikasle harremanei garrantzia ematen, eta ez ikastoletan oinarri teorikoa bakarrik ematen, baizik eta umea/gaztea pertsona den heinean gizarterako balio dizkion balore batzuek eman nahi dizkio, aurreneko legean ematen ez zen protagonismo bat eman nahiean. Aurrera pauso bat dela deritzogu.
Esan beharra dago ere lan honen ondorio bezala Hezkuntza oso politizatua ikusi dugula. Espainiako gobernua nork hartzen duenaren arabera lege bat edo beste ezartzen da, interes politiko eta partidarioak garrantzia oso haundia dutelarik.
LANAREN PROZEDURA
Jarduera honekin hastea ez zaigu oso erraza egin. Alde batetik, taldeko inork ez du inoiz hezkuntza sistemaren legedia esku artean hartu eta aztertu eta gure ustez horrek eragina izan du. Klasean legedi bakoitzaren ezaugarri eta berezitasunak aipatu eta talde txikitan ere hainbat galderen inguruan eztabaidatu arren, guzti hori taula batean laburbiltzea kosta egin zaigu.
Bestetik, apunteetan legedi bakoitzaren organigrama eta antolamendua baldin baditugu ere, bertan dauden datuak eta informazioaren interpretazioa beste kontu bat da; hasieran ez genuen oso ondo ulertzen baina ondoren taula betetzen hasita zentzua hartu eta aurrera egin dugu. Hala ere, klaseko apunteez gain, interneten aritu gara informazio bila; kasu batzuetan legedia zehatz- mehatz aurkitu dugu, beste batzuetan legediei egindako kritikak, prozesua,… Dena dela, azkenean nahikoa informazio aurkitu dugula iruditzen zaigu (Hausnarketaren bukaeran kontsultatu ditugun hainbat web orri daude).
Taulan jarri beharreko datuen arabera gure artean lana banatu dugu. Alde batetik legedi bakoitzaren egoera politiko- ekonomiko- sozialari buruzko informazio bilatu eta landu dugu eta bestetik legedien berezitasunak, ezaugarriak,… Ondoren, dena bateratu eta taula osatuz joan gara.
Bukatzeko esan nahi dugu garrantzitsua iruditzen zaigula hezkuntza sisteman emandako prozesu eta aldaketak ezagutzea, denboran zehar balore berriak sortzen doazelako edo agian, baloreak lehenagotik badaude baina momentu horretan indartu egiten dira, azken batean gizartean horrela gertatzen delako.

lunes, 1 de diciembre de 2008
Hezkuntzaren arazo eta erronkak informazioaren gizarteko teknologia berrien aurrean
Hona hemen gure power pointa:
HAUSNARKETA:
Power point hau, Manuel Arearen testu batean oinarritutakoa da. Testuaren izenburua "PROBLEMAS Y RETOS EDUCATIVOS ANTE LAS TECNOLOGIAS DIGITALES EN LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION".
Lan hau egiteko garaian, zati txikitan banatu genuen testua. Honela bakoitzak bere zatiaren power point-a egin zuen. Ondoren denok amankomunean jarri genituen guk egindako diaposotibak.
Arazotxo batzuk izan genituen power point-a blog-era igotzeko momentuan baina azkenean moldatu ginen eta hala nola ondo igo genuen.
Testuan hainbat arazo azaltzen ditu idazleak eta ona hemen gure ausnarketa:
-Egia da gaur egungo gizartean menpekotasun haundia dagoela teknologiarekiko. Haur eta gazteek, ekonomia ertain edo handiko familiak dituztenak, ordenagailuak, telefono mugikorrak, bideo jolasak,...dituzte beren eskura.
-Gure ustez teknologiek ez dute galerazten gizartearen garapen edo heboluzio bat. Gizartea etengabe eboluzionatzen ari da eta industrializazioaren etapa batean teknologiek garapenean lagundu egiten dute.
-Hezkuntzari dagokionez, klaseak emateko modu tradizionalean oztopoak dira teknologia berriak. Baina gizarte honen xedea "berritu edo atzeratua geratu" denez, klaseak emateko orduan berrikuntzak sartu behar dira. Egia da irakasle askok ez dituztela teknologia berriak ulertzen edo kontrolatzen, baina horren soluzioa ikastaro batzuk jartzea da.
-Teknologia berriak oso mantso integratzen dira eskoletan eta gure ustez diru laguntza bitartez, prozesu hori azkartu daiteke, eta horrela hezkuntza beharretara errezago moldatuko lirateke.
Amaitzeko, teknologia berriak bai hezkuntzan eta bai gizartean, onura egiten duten denon garapenerako orduan.

Suscribirse a:
Comentarios (Atom)