Hasieran erantzun beharreko galderen kasuan ez dugu inolako zailtasun handirik izan. Erantzun zuzenak ez jakin arren, ez gara batere urrun egon, nabari dugu hilabete hauetan klasean gauza horietako batzuk landu ditugula.
Bestalde, orduen banaketaren praktikak nahiko gustora egin ditugu. Lehenengoa egiteko hasieran norberak bere 5 ordu horien banaketa egin du eta ondoren denon artean adostasun batetara iristen saiatu gara. Esan beharra dugu guztiok antzeko irakasgaiak jarrita genituela, argudiatzen ibili ondoren azkenean taldeko ordu banaketa definitiboa erabaki dugu.
Hurrengo bi praktikak ere nahiko azkar egin ditugu, guztion arteko iritzi berdintsuek lagundurik. Dena dela, beste jarduera batzuk baino arinagoa egin zaigu hau.
jueves, 18 de diciembre de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario