Nahiz eta gure eskolako garaian horrelako jokuak ez erabili, gaur egun inoiz baino gehiago erabiltzen dira horrelako joku didaktikoak helburu pedagogiko batekin.
Ariketaren lehenengo puntua guretzako era honetako joku batek zein irizpide izan behar dituen hausnartzea izan da (talde lana, helburuak, adinarentzat egokia, eta abar). Gutxi gora behera hiruon artean irizpideak azkar atera ditugu, ideia desberdinak hartu ditugu eta honekin taula bat osatu da, gero joku bakoitzarekin hausnarketa horiek egiteko.
Eztabaida txiki bat eduki dugu gure artean: ez dakigu deitura ona dituzten horrelako jokuek. Hau da, ez dakigu "joku didaktiko" edo "jolas didaktiko" deitu. Bi hauen desberdintasuna honako hau da:

Joku hitzarekin gure denbora librean inongo helburu zehatzik gabe egiten dugun ekintza bat da (pilota bat bata besteari pasa adibidez), eta jolas hitzarekin helburu zehatzak dituen ekintza bat dela adierazten da. Ariketa honetan, ditugun 2 cd-ak helburu hezitzaileekin daude eginak, eta beraz, gure ustetan, joku didaktiko baino, jolas didaktiko deitu beharko litzateke.
Nabardura hauek alde batetara utziz, gure taldeari "Onddoak" eta "Jolas Gaitezen (Heziketa Berezia)" jokuak aztertzea tokatu zaizkigu.
2 joku didaktiko hauek bata bestearengatik oso desberdinak, helburu desberdinekin eta lan eremu desberdinentzat daude eginak.
- Onddoak:
Joku honetara jolasteko, gaztea konsziente izan behar da zer dagoen aztertzen eta zer ikasi nahi duen.

- Jolas Gaitezen (Heziketa Berezia):
Heziketa bereziarentzako denez, zein adin tarterako den esatea ez gara ausartzen, gazte bakoitzaren araberako izango baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario