jueves, 8 de enero de 2009

ERABILITAKO TRESNEN HAUSNARKETA

Blog-eko azken ariketa, irakasgai honetan erabili ditugun tresnen balorazioa egitea da.

Ikasgai honetan hainbat tresna desberdin ikusi ditugu. Tresna horien artean besteak baste, bloga, wikia, google docs, sites eta slideshare-a daude. Guzti hauetatik, bloga izan da gehien erabili duguna, bertan irakasgai honetan egin ditugun hausnarketak idatzi baititugu.
Ondoren, tresna bakoitzaren balorazio txiki bat egingo dugu:


BLOG-a:

Ezezaguna zen gure taldearentzat; ondorioz, tresna berri bat erabiltzen ikasteko aukera izan degu.
Hezkuntzarako erabilgarria den tresna bat iruditzen zaigu,bere ikasketak aurrera eraman ditzakelako blog-a modu egokian erabiltzen ikasten badu behinik behin.
Gainera irakasleak ere erabilgarritasuna aurki diezaiokela uste dugu, beste irakasle eta hezkuntzako adituekin kontaktuan egotea lor baitezake edota hainbat ekintza desberdin egin ditzake: informazioa sartu, ariketak proposatu, etab.


GOOGLE DOCS:
[images1.jpg]
Ezezaguna genuen baita ere tresna hau eta interesgarria iruditu zaigu talde lanak egiteko.
Tresna erabilgarria iruditzen zaigu hezkuntzan ikasleen talde lanetarako dokumentu batekin lan egin dezaketelako.
Tresna honek arazo bat sor dezakeela iruditzen zaigu, indibidualismoa alegia.


WIKIA:








Nahiz eta wikipedia aldez aurretik ezagutzen genuen, tresna hau ere ezezaguna zen gure taldearentzat.
Hezkuntzan oso erabilgarria izan daiteke ikastetxe desberdinen artean erlazioak sortzeko. Tresna honekin, ikasleek hainbat gauza, interneten eskegi ditzakete gainontzeko ikasleek ikus dezaten eta parte har dezaten.


SITES:





Aurretik, antzekoak diren beste hainbat tresnaren berry bagenuen eta erabili ere egiten genituen; msn spaces, blogger, multiply… Ondorioz, beste tresnak erabiltzen ditugunez, ez zaigu oso erabilgarria iruditzen tresna berri hau.

SLIDE SHARE:



Tresna hau ere ezezaguna zen gure taldearentzat. Hala ere, egokia iruditu zaigu blog-era lanak igotzeko; adibidez power pointak . Ondorioz, blogak pertsonalizatu egin daitezke.

Laburbilduz, gehitu nahiko genuke, ohituta gaudela funtzio antzekoa dituzten beste tresna batzuk erabiltzera; adibidez, fotolog-a, facebook, tuenti... Hala ere, tresna berri batzuen berri izan dugu irakasgai honetan eta espero dugu betnetan erabilgarriak izatea gure bizitzan.

martes, 6 de enero de 2009

Joko Didaktikoen hausnarketa

Ariketa honetan 2 joku didaktikoen arteko ezberdintasunak ikusi nahi ditugu.
Nahiz eta gure eskolako garaian horrelako jokuak ez erabili, gaur egun inoiz baino gehiago erabiltzen dira horrelako joku didaktikoak helburu pedagogiko batekin.

Ariketaren lehenengo puntua guretzako era honetako joku batek zein irizpide izan behar dituen hausnartzea izan da (talde lana, helburuak, adinarentzat egokia, eta abar). Gutxi gora behera hiruon artean irizpideak azkar atera ditugu, ideia desberdinak hartu ditugu eta honekin taula bat osatu da, gero joku bakoitzarekin hausnarketa horiek egiteko.

Eztabaida txiki bat eduki dugu gure artean: ez dakigu deitura ona dituzten horrelako jokuek. Hau da, ez dakigu "joku didaktiko" edo "jolas didaktiko" deitu. Bi hauen desberdintasuna honako hau da:
Joku hitzarekin gure denbora librean inongo helburu zehatzik gabe egiten dugun ekintza bat da (pilota bat bata besteari pasa adibidez), eta jolas hitzarekin helburu zehatzak dituen ekintza bat dela adierazten da. Ariketa honetan, ditugun 2 cd-ak helburu hezitzaileekin daude eginak, eta beraz, gure ustetan, joku didaktiko baino, jolas didaktiko deitu beharko litzateke.

Nabardura hauek alde batetara utziz, gure taldeari "Onddoak" eta "Jolas Gaitezen (Heziketa Berezia)" jokuak aztertzea tokatu zaizkigu.
2 joku didaktiko hauek bata bestearengatik oso desberdinak, helburu desberdinekin eta lan eremu desberdinentzat daude eginak.
  • Onddoak:
DBHko lehen ziklorako egindako jokua, teoria eta jolasa uztartzen dituena. Nahiko pisutxua egin zaigula adierazi behar dugu. Teoria asko du, eta onddoak eta bere ingurunearen hausnarketa sakonak egiten ditu. Jolasteko galdera batzuk besterik ez ditu.
Joku honetara jolasteko, gaztea konsziente izan behar da zer dagoen aztertzen eta zer ikasi nahi duen.







  • Jolas Gaitezen (Heziketa Berezia):
Heziketa Berezia duten gazteentzat egina. Teoria erabili baino ariketa praktikoak planteatzen ditu modu erakargarri batetan. Joku desberdin asko ekartzen ditu eta umearen beharretara aukera dezakezu joku bat edo beste. Modu erakargarrian dago egina (irudiak eta soinua).
Heziketa bereziarentzako denez, zein adin tarterako den esatea ez gara ausartzen, gazte bakoitzaren araberako izango baita.